Gizartea -
Emakunde
'Zaintzaileen % 90 emakumeak dira'
Emakundeko zuzendariak iragarri duenez, ekainean Berdintasunerako Plana aurkeztuko dute Gobernu Kontseiluan.
Erredakzioa
Maria Silvestre Emakundeko zuzendariaren hitzetan, zaintza lanak eta familia eta lan bizitza bateratzeak gaixotasun "psikologikoak eta fisiologikoak" eragiten ditu.
Ildo horretan, zaintza lanetan aritzen diren % 90 emakumeak direla azaldu du Silvestrek.
Zaharkitzeak eta familia eta lan bizitza bateratzeak (amatasunagatik edo mendeko pertsonen zaintzagatik) emakumeen osasuna larriagotzen dute.
Gasteizen gaur Emakunderen VII. Berdintasunerako Foroaren menpeko ''Emakumeen denborak, enpleguak eta osasuna'' jardunaldian Silvestrek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren helburuetako bat "gaixotasun kronikoen ikerketa" da.
Berdintasunerako Plana
Bestalde, Silvestrek iragarri duenez, ekainean legealdi honetarako Emakundek garatutako Berdintasunerako Plana aurkeztuko dute Gobernu Kontseiluan.