Gizartea -

Indarkeria matxista

Atxilotu bat Gasteizen bere bikoteari eraso eta mehatxu egiteagatik

Beste bitan atxilotu zuten gizona, behin tratu txarrak egitea leporatuta eta beste baten urruntze agindua ez betetzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak tratu txarrak egiteagatik aurrekariak dituen gizon bat atxilotu du Gasteizen, ustez bere bikoteari eraso eta laban batekin mehatxu egiteagatik.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo, 12:15ak aldera, emakume batek Sos Deiak 112 telefonora deitu zuen bere bikoteak eraso egiten ari ziola esanez.

Ertzaintzaren agenteak bikotearen etxera joan ziren, Alde Zaharrean, eta emakumeak aurpegian eta lepoan hainbat zauri zituela baieztatu zuten.

Biktimak bere bikotea salatu zuen, eta azaldutakoaren arabera, gizonak ez zion etxetik irteten uzten, aurreko gauean eztabaida bat izan zuten unetik hain zuzen ere. Beste bitan atxilotu zuten gizona, behin tratu txarrak egitea leporatuta eta beste baten urruntze agindua ez betetzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea