Gizartea -
Eurovision 2010
"Algo pequeñito" eta espontaneo bat, Eurovisioneko eszenatokian
Europako musika festibala amaitu eta gutxira, hamarnaka talde zituen Facebooken espontaneo katalanak. Lehiaketa Alemaniak irabazi zuen.
Erredakzioa
Jaume Marquet Cuna espontaneo profesionalak, Jimmy Jump ezizenaz ezagututakoa, eszenatokira igo zen Daniel Diges Espainiako ordezkariak Eurovision jaialdian "Algo pequeñito" abestia kantatzen zuen bitartean. Espontaneo katalanak dantzariekin batera jarri zen, bere izena zuen kamiseta bat eta barretina bat jantzita zuela. Lehiaketa Alemaniak irabazi zuen.
Madrildarrak abesten zuen bitartean, segundu batzuetan zehar egon zen Jimmy Jump eszenatokian, Europako beste hainbat ekitalditan egin duen antzera. Normalean Bartzelona futbol taldearen jarraitzailea da eta orain arte kirolarekin lotutako ekitaldietan atera da Jump.
Segurtasun agenteek espontaneoa eszenatokitik atera zuten, Daniel Digesek bere abestia kantatzen jarraitzen zuen bitartean. Katalana Osloko Poliziaren esku utzi zuten. Jaialdiaren antolatzaileek Digesek bere abestia errepikatzea erabaki zuten.
Jimmy Jump Facebooken Europako musika festibala amaitu eta gutxira, jarraitzaileak eta aurkakoak osatutako hamarnaka talde zituen Facebooken espontaneo katalanak.
Besteak beste, ''Jimmy Jump, 12 points'', ''Lo mejor de Eurovision fue Jimmy Jump'' edo ''Con John Cobra en Eurivision, Jimmy Jump estaroa muerto'' bezalako taldeak sortu dituzte.