Gizartea -
Egile eskubideak
Epaile batek SGAEk salatutako pub bati eman dio arrazoia
SGAEk 2.000 euro baino gehiago eskatzen zizkion entitateak kudeatutako musika erabiltzeagatik. Epailearen ustez, salaketan esandakoa ez dago "guztiz frogatuta".
Erredakzioa
Valentziako epaile batek arrazoia eman dio Burjassot-eko pub bati SGAEk lokaleko nagusiaren kontrako salaketa egin ostean. SGAEren ustez, lokalean erabilitako musika entitateak kudeatutako obrak dira eta 2.197.57 euro eskatzen zizkion horregatik.
Pub-eko jabeak eta bertan urte betez lan egin duen lekuko batek adierazi dutenez, bertan jartzen zuten musika bi eratan eskuratzen zuten: lekukoak berak konposatuz, edo ordenagailu bidez internetetik eskuratuz eta CDetan grabatuz, baina SGAErekin harremanik ez dituzten musikarien abestiak dira.
Epailearen ustez, SGAEk ez du "froga indartsurik" aurkeztu salaketan dioena egia dela frogatzeko, horregatik, salaketa gutxietsi du eta lokalari eman dio arrazoia.