Gizartea -

indarkeria matxista

Emakume batek eraso matxista bat salatu du Aste Nagusian

Ertzaintzak baieztatu duenez, erasoa Bilboko jaietan izan zenArriaga antzokiaren inguruetan.

Aste Nagusiaren hasiera. EFE
Aste Nagusiaren hasiera. EFE
Aste Nagusiaren hasiera. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko konpartsek aurreratu dutenez, emakume batek Aste Nagusian sexu-eraso bat izan duela salatu, eta, horregatik, mobilizazioak deitu dituzte arratsalderako.

Hala, Ertzaintzak baieztatu egin du emakume batek salaketa aurkeztu duela Getxoko polizia-etxean, sexu-erasoa izan zuelako, Bilboko jaietan, igande goizaldean. Erasoa Arriaga antzokiaren inguruetan gertatu zen.

Hori dela eta, Bilboko Konpartsak eraso matxisten aurkako protokoloa aktibatu dute, hori dela eta, elkarretaratzea deitu dute 18:00etarako Arriaga Plazan. Gainera, konpartsek lapikokada egingo dute gauerdian.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak Tratu txarrak gaur Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak