Gizartea -

Elkarretaratzea

Bilbo, eraso matxisten aurka

Ehunka lagunek bat egin dute berriro eraso matxisten aurka, Bilboko Konpartsek deituta.

Bigarren elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan. Argazkia: EiTB.
Bigarren elkarretaratzea Bilboko Arriaga plazan. Argazkia: EiTB.
Elkarretaratzea egin dute berriz ere Bilbon sexu erasoa salatzeko

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek bat egin dute berriro gaur arratsaldean, Bilboko Arriaga Antzokia plazan, sexu erasoen kontra egiteko. Bilboko Konpartsek deituta, elkarretaratzeak gaur goizean izandako eraso matxista salatu du. Bilboko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu, hiru emakume gazteri sexu abusuak egitea egotzita.

Protestan erakutsi duten pankartan "Erasorik ez erantzunik gabe" irakur zitekeen, eta, besteak beste, jaietako txupinera eta pregoilaria izan dira. Gainera, "autodefentsa feminista" edo "bati egindako erasoa emakume guztioi egindako erasoa da" leloak entzun dira.

Itxaso Perez eta Ohiana Pascual Bilboko Konpartsetako ordezkariek gaitzespen adierazpena irakurri dute, eta eraso matxista guztiak gaitzetsi dituzte "erabat".

"Behar beste alditan esango dugu: emakumeok jaietan eta gune publikoetan gozatzeko eskubidea dugu, eta gure gorputzaren eta askatasunaren jabe gara", esan dute.

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilboko albisteak Indarkeria matxista