Itxi

Gizartea

Telesaila

'Game of Thrones'erako lan-poltsa irailaren 5ean irekiko dute, Zumaian

eitb.eus

Interesa dutenek sei orduko tartea izango dute, 11:00etatik 17:00etara, izena emateko. Lorezainak behar dituzte atrezzorako, eta zama, garbiketa eta segurtasun lanetarako.

  • Zumaia.eus

    Zumaia.eus

Jada hilabete pasatu da Udalak Game of Thrones telesail ospetsua Zumaiara joango dela jakinarazi zuenetik, eta, orduz geroztik, asko izan dira horretan parte hartzeko interesa azaldu dutenak. Hori dela eta, Udalak adierazi du datorren astelehenean, irailaren 5ean, ekoizleak lan-poltsa bat jarriko duela martxan.

Hala, telesailaren ekoizpenean parte hartu nahi dutenek Alondegian izena eman ahal izango dute 11:00etatik 17:00etara. Bertaratzen direnek fitxategi bat bete beharko dute euren ezaugarri eta datu pertsonalak emanez, eta ekoizlea bera arduratuko da behin betiko hautaketa prozesua gauzatzeaz.

Udalak uztailean iragarri zuen moduan, pertsona asko beharko dira askotariko lanak betetzeko. Lan-poltsaren baitan, atrezzorako lorezain postuak zein zamalanetarako, garbiketarako eta segurtasunerako postuak ere eskainiko dituzte. Azken horren kasuan, segurtasunari dagokionez, zenbait postu betetzeko, titulu profesionalaren agiria (TIP) eskatuko da.

Figuranteak

Halaber, Udalak jakinarazi duenez, figurante bezala parte hartu nahi dutenek ModExpor-en webgunera jo beharko dute. Bertan, castingaz arduratzen den enpresak datozen egunetan iragarriko du izena emateko epea eta hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko bete beharreko gainerako baldintzak eta ezaugarriak zein diren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena