Gizartea -

Gertakizuna

54 urteko emakume bat hilotz aurkitu dute Gijonen

Polizia haren senarraren bila dago, gertatutakoa argitzeko. Tratu txarren aurkako telefono zenbakia: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamalau urteko emakumezko bat hilotz aurkitu dute astearte honetan bere etxean, Gijonen (Asturias), Espainiako Poliziak baieztatu duenez.

Biktima bere senarrarekin (62 urtekoa) bizi zen, eta hortaz, agenteak haren bila daude, galdekatu eta gertutakoa argitzeko xedez.

Larrialdi zerbitzuak 15:05ean ohartarazi zuen Polizia, emakumearen seme batek ama hilda aurkitu zuela abisatu eta gero.

Semea gurasoekin harremanetan jartzen saiatzen izan zen aurreko egunetan, baina haien berririk izan ez zuenez, etxebizitzara bertaratu zen, eta amaren gorpua ikusi zuen, ohearen azpian.

Emakumezkoak ez zuen jarri salaketarik senarraren aurka tratu txarrak direla eta.

Autopsiak argituko du zer dela eta hil den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea