Gizartea -
Durango, Bizkaia
Gizon bat atxilotu dute Lanbideri 28.000 euroko iruzurra egiteagatik
Antza denez, atxilotuak agiri faltsuak aurkeztu zituen, eta horiei esker Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Diru-Laguntza Osagarria jaso duela 2013tik hona.
agentziak | erredakzioa
Polizia Nazionalak gizonezko bat atxilotu du Durangon (Bizkaia) agiriak faltsutzea eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak egitea leporatuta, Lanbideri 28.000 euroko iruzurra egin duelakoan, Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak zabaldu duenez.
Agenteek konfirmatu zuten aipatutako gizonak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Diru-Laguntza Osagarria jaso duela 2013tik hona, guztira 28.306,81 euro. Antza denez, atxilotuak agiri faltsuak aurkeztu zituen diru-laguntzak jaso ahal izateko.
Ikerketa Polizia Nazionalak, Atzerritartasun Probintzia Brigadak eta Bizkaiko Mugak egin dute.