Gizartea -
Egitasmo berriekin
Osakidetzak gaixo kronikoen tratamenduak hobetuko ditu
Gauzak horrela, datorren astetik aurrera Bizkaiko 50.000 lagunek telefonoz, internetez edo SMS bidez errezetak eta hitzorduak eskatu eta medikuari kontsultak egiteko aukera izango dute.
Erredakzioa
Osakidetzak 14 egitasmo berri martxan jarriko ditu datorren astetik aurrera, batez ere gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek euren gaitza eta tratamendua ondo kontrolatzeko, eta bizi kalitatea hobetzeko.
Gauzak horrela, datorren astetik aurrera Bizkaiko 50.000 lagunek telefonoz, internetez edo SMS bidez errezetak eta hitzorduak eskatu eta medikuari kontsultak egiteko aukera izango dute. Sistema berri honen izena, Osasun Zerbitzu Multikanala izango da.
Egitasmo hau Bizkaian hasiko du Osakidetzak, baina EAE osora zabalduko du aurrerantzean.
Rafael Bengoa Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri ditu egitasmoak, gaixo kronikoei zerbitzu hobea nola emateko Bilboko Nazioarteko Biltzarrean.
Azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan 65 urtetik gorako gizon-emakumeen % 75ek gutxienez gaixotasun kroniko bat dute.