Gizartea -

Telebista

Barrikan ere filmatuko dute 'Game Of Thrones'

Muriola hondartzan egingo dute grabazioa. Filmatze taldeek hiru hilabete emango dituzte Bizkaian.

Barrika. Argazkia: Andrea Zuazaga
Barrika. Argazkia: Andrea Zuazaga
Barrikan ere filmatuko dute 'Game Of Thrones' telesaila

1:16

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Game of Thrones' telesail arrakastatsua Barrikara (Bizkaia) ere ailegatuko da, Muriola hondartzan hainbat eszena filmatuko baitituzte.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak "poza" agertu dute, HBO telebista-kate estatubatuarrak Bizkaiaren alde egin duelako. "Erabakia abala da Bilbao Bizkaia Film Commission erakundearen lanarentzat", nabarmendu dute.

Grabazioak direla eta, filmatze taldeek eta teknikoek hiru hilabete emango dituzte Bizkaian.

Telesailaren zazpigarren denboraldia Bermeon eta Zumaian ere filmatuko dute, eta, seigarrenean, Bardean ere egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Telebista Albisteak