Gizartea -

MADRILEN

Bi pertsona ospitaleratu dituzte, sukar hemorragikoak jota daudelakoan

Madrileko bi ospitaletan ingresatuta daude, isolamendu unitateetan. Bi kasuak ikertzen ari dira, eta, badaezpako protokoloa ezarri diete.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona ospitaleratu dituzte Madrilen, azken orduotan, Krimea-Kongo izeneko sukar hemorragikoak jota egon daitezkeelakoan, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak ohar bidez jakitera eman duenez. Agirian zehazten denez, badaezpadako neurri gisa ospitaleratu dituzte.

"Madrilgo Erkidegoak jakinarazi dio Osasun Ministerioari Krimea-Kongo sukar hemorragikoak kutsatutako bi kasu posible atzeman dituztela azken orduotan eta ikerketa abiatu dutela, dagokion protokoloa ezarrita", esan du Ministerioak.

Madrilgo Gomez Ulla eta La Paz- Carlos III ospitaletara eraman dituzte bi lagunak, eta isolamendu unitateetan daude ingresatuta. Espainiako Mikrobiologia Zentroak aztertuko ditu bi kasuak, sukar hemorragiko kasuak diren argitzeko edo baztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Madril