Gizartea -
Ekimena
Tabakoaren Aurkako Legea onartzeko 'gehiengo nahikoa' dago
PSOEk, IUk eta ERCk Legea aldatzeko ekimena aurkeztu dute gaur, Madrilgo Kongresuan.
Erredakzioa
Tabakoaren Aurkako Legea aldatzeko ekimena aurkeztu dute gaur arratsaldean Madrilgo Kongresuan PSOEk, IUk eta ERCk. Proposamenak, beraz, aurrera ateratzeko "gehiengo nahikoa" duela iragarri du gaur Trinidad Jiménez Osasun ministroak.
Lege berri honen bitartez, leku itxietan erretzea debekatu egingo du Espainiako Gobernuak. Artikulu bakarreko Legea izango da, Jimenezen hitzetan, tabernetatik, aisialdi tokietatik eta jatetxeetatik kea ateratzeko helburuarekin. 2011ko urtarrilak 1etik aurrera indarrean izango da.
Osasun arduradunak azaldu duenez, gainontzeko talde politikoekin ez dago "desadostasunik" gai honen inguruan, baina PPk Ministro Bileran proiektua aurkezteko eskatu zuen, eta horrek "legealdi honetan eztabaida luzea suposatuko luke".