Gizartea -

Zezenketak Katalunian

Zezenketen debekuak azken-aurreko oztopoa gainditu du Katalunian

Datorren ekainaren 9an izango da ziurrenik Katalunian zezenketen gaineko debekuaren azken eztabaida, Prou! plataformak sustatutako eta popularrek aurrera ateratako legegintzako ekimenari esker.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuko Ingurumen eta Etxebizitza batzordeak zezenketen debekurako txostena onartu du gaur Ciu, ERC eta ICV-EuiA alderdien botoekin. Horretarako, animalien babeserako legea aldatu behar dute, baina aurretik behin betirako bozketa egin beharko dute Parlamentuko osoko bilkuran.

Datorren ekainaren 9ko gai-zerrendan aurreikusita dago bozketa hori. Hala ere, bozketa hilabete bat atzeratu daiteke talderen batek lege proiektua Consell de Garanties Estatutariesera eramaten badu.

Txakurren eta oilarren arteko borrokak, animalien hilketa publikoa, barraketako zaldiak eta usakumeari tiro egitea debekatua dago egun Katalanunian. Dena den, taldeek aurkeztutako hemendakinak lege horri puntu (f puntua) berri bat gehitzea eskatzen du, animalien arteko borrokak eta ikuskizunak debekatzen duena.

Era berean, legea onartu eta urte eta erdira indarrean sartzeko eskatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea