Gizartea -

Bizkaia

Ertzain bati dirua eskaini dio, marihuana izateagatik ez atzemateko

Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu bart Berriatuan, bi kilo marihuana atzeman dietelako. Atxilotuetako batek 900 euro eskaini dizkie ertzainei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 eta 41 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte goizaldean Berriatuan (Bizkaia), alkoholemia kontrol-gune batean bi kilo marihuana atzeman ostean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak auto bat geldiarazi du 00:05 inguruan, BI-633 errepidean, kontrol-gunea saihesteko maniobrak egiten ari zela ohartu eta gero.

Ibilgailua geldiaraztea lortu dute eta autoa miatu dutenean bi kilo marihuana landare topatu dituzte maletategian. Saltzeko zirelakoan, bi gizonezkoak atxilotu egin dituzte. Horrez gain, substantzia zuridun poltsak ere aurkitu dituzte.

Bietako batek, atxilotuak izatea ekiditeko asmoz, 900 euro eskaini dizkie ertzainei.

Atxilotuak komisarian daude eta izapideak amaitzean epailearen aurrera eramango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea