Gizartea -

Laneko istripua

35 urteko langile bat hil da Tuteran

Behargina ez atzera ez aurrera geratu da orgatila batean. Foruzaingoak ikerketa zabaldu du ezbeharra argitzeko.

Beharginak Sigma Brakes enpresan egiten zuen lan. Argazkia: Foruzaingoa
Beharginak Sigma Brakes enpresan egiten zuen lan. Argazkia: Foruzaingoa
Beharginak Sigma Brakes enpresan egiten zuen lan. Argazkia: Foruzaingoa

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da gaur, asteazkena, goizaldean, Tuterako Ziertzo Mendiak industrialdeko enpresa batean izandako lan-istripuan, orgatila batean ez atzera ez aurrera geratuta, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Beharginak (35 urte) Sigma Brakes enpresan egiten zuen lan, eta istripua izan eta berehala hil da. Zerbitzu medikoek ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko. Epaileak gorpua altxatzeko agindua eman du, eta Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egitera.

SOS Nafarroak 03:15ean jaso du istripuaren berri, eta medikuak, suhiltzaileak eta Foruzaingoaren agenteak bidali ditu. Foruzaingoak, bestalde, ikerketa abiarazi du ezbeharra argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Albisteak Nafarroa Tutera berriak Lana albisteak Gaurko azken orduko albistea