Gizartea -

IKERKETA

Senperen hilda agertu zen haurra itota zendu zen

Autopsiak baieztatu duenez, bost hilabeteko umea ez zen berez hil, itota baizik. Haurraren amak Frantziako Poliziari aitortu zion berak hil zuela.

Larunbat arratsaldean aurkitu zuten umearen gorpua Senpereko landetxe bateko logelan.
Larunbat arratsaldean aurkitu zuten umearen gorpua Senpereko landetxe bateko logelan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senpereko landetxe batean, joan den larunbatean, hilda agertu zen bost hilabeteko umea ez zen berez hil, itota baizik. Hala baieztatu du haurraren gorpuari egindako autopsiak, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Bikote bat hiru urte eta bost hilabeteko euren seme-alabekin oporretan zegoen Senpereko landetxe batean, eta antza, larunbat arratsaldean umearen aitak aurkitu zuen umearen gorpua logelan. Berak eman zion abisua larrialdietarako zerbitzuei. Lehen ikerketen arabera, umea hil zenean aita ez zegoen logelan.

Frantziako Poliziak umearen ama, 42 urteko britainiarra, atxilotu zuen, eta hark bere deklarazioan berehala aitortu zuen umea hil zuela, kasuaz arduratzen den fiskalak jakitera eman zuenez.

Baionako ospitale psikiatrikoan sartu zuten emakumea, astelehenean, nahasmendu psikotikoa izan ondoren. Egun horretan bertan zen deklaratzekoa epailearen aurrean, baina atzeratu egin zuten deklarazioa bere osasun egoera zela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea