Gizartea -
Sevilla
Bost dira jada Benacazoneko pirotekniaren eztandan hildakoak
Larri zauritu zen gizonezkoa hil egin da gaur eguerdian. Erredurak zituen gorputzaren % 98an.
Erredakzioa
Atzo Benacazon (Sevilla) herriko ''Virgen de las Nieves'' piroteknian jazo zen eztandan larri zauritu zen langilea hil egin da gaur eguerdian. Horrenbestez, guztira bost dira jada leherketaren ondorioz hildakoak.
Alejandro del V.C. Erreduren Unitatean ospitaleratuta zegoen, eta erredurak zituen gorputzaren % 98an.
Atzo bertan lau lankide hil ziren eztandaren ondorioz: Antonio G.P., Antonio M.R., Juan G.G. eta Manuel G.M.
Denak pirotekniaren barruan zeuden, lan egiten, 13:00etan eztanda jazo zenean. Oraingoz, baina, ez dago argi zer dela eta gertatu zen.
Hiletak bihar ziren egitekoak, baina gorpuak idenfitikatzeko zailtasunak direla medio, igandera atzeratu dituzte.