Gizartea -

BArtzelona

Gizonezko bat atxilotu dute Manresan jihadismoarekin lotura duelakoan

Barne Ministerioaren arabera, operazio horri esker "segurtasun nazionalaren aurkako mehatxu garbia desaktibatu" dute, eta atxilotuak "jihadismoarekiko konpromisoa handitu" zuela gaineratu du.

agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizonezko bat atxilotu du gaur, asteazkena, Manresan (Bartzelona), "ideia jihadistak eremu birtualean zabaltzea" leporatuta.

Barne Ministerioak jakinarazi duenez, operazioa 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralak gidatuta eta Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzarekin koordinatuta egin dute.

Barne Ministerioaren arabera, operazio horri esker "segurtasun nazionalaren aurkako mehatxu garbia desaktibatu" dute. Izan ere, atxilotua, plataforma birtualak baliatuta, "talde terrorista jihadisten, zehazki, DAESHen, erradikaltasun estrategia eta ideiak gero eta gehiago zabaltzen ari zen".

Ikerketak "atxilotuaren arriskua erakusten duten bestelako elementu batzuk gaineratzea ahalbidetu du, zehatz-mehatz, izaera ezegonkorra eta zakarra". Ministerioaren oharrak dioenez, elementu horiek egin dute azken hilabeteetan "jihadismoarekiko konpromisoa handitu eta Sirian eta Iraken borroka guneetan izandako batekin harremanak estutzea; sare sozialen bidez, aholkuak eskatzen zizkion azken horri".

Operazioa ez dute bukatutzat eman, baina "mezu jihadistak zabaltzen zituen plataforma birtual bat" desaktibatu dute, "erradikaltasuna, kideak erakartzea eta jarduera terrorista areagotzeko gelaurrea", Ministerioaren esanetan.

Operazioan, Polizia Nazionaleko Informazio Komisaria Nagusiko agenteek, Kataluniako Polizia Nazionaleko Buruzagitza Nagusiak, Kordobako Polizia Nazionaleko Informazioaren Probintzia Brigadak eta Marokoko Zaintzarako Zuzendaritza Nagusiak parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Gizartea albisteak Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa