Gizartea -
Bizkaia
Derion hilda agertutako bi pertsonaren heriotza ikertzen ari dira
Bi emakumeren hilotzak aurkitu dituzte herriko etxebizitza batean. Baliteke hainbat egun igaro izana bertan.
eitb.eus
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Derioko etxebizitza batean (Bizkaia) hilda agertutako bi emakumeren heriotza argitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionez, bizilagun batek eman zuen abisua, hainbat egunez haien berri izan ez zuelako.
Atzo (asteartea) arratsaldean, etxebizitzara sartu zirenean, 40 eta 80 urteko bi emakumeen hilotzak topatu zituzten, indarkeria zantzu argirik gabe, antza.
Hortaz, autopsiak argitu beharko du zerk eragin duen horien heriotza.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea