Gizartea -
Hiru urte zituen
Umetxo bat hil da zakur batek erasota Tenerifen
Gertakaria Santa Cruzeko La Gallega auzoan jazo da. Aitaren pit-bull zakurra adingabearen gainera etorri da, eta lepoan kosk egin dio.
Erredakzioa
Hiru urteko haurtxo bat hil da gaur Tenerifeko hiriburuan, pit-bull arrazako zakur bat kosk egin eta gero, Udaltzaingoko iturriek jakinarazi dutenez.
Gertakaria 15:30ean (bertako ordutegia) jazo da, Santa Cruzeko La Gallega auzoan. Zakurra umetxoaren gainera etorri da, haurtxoa amaren besoetan zenean, eta lepoan kosk egin dio.
Haurra berehala Nuestra Señora de la Candelaria ospitalera eraman dute eta handik gutxira hil egin da, iturri berdinek jakitera eman dutenez.
Zakurraren jabea adingabearen aita da. Haurtxoa ospitalera eramaten zuten bitartean zakurra etxean zegoen, baina Udaltzaingoak Valle Collino txakur-etxolako adituei abisua eman die, animaliaz ardura daitezen.