Gizartea -

Donostian

32 urtean bere emazteari tratu txarrak emateagatik zigortua

Urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra jarri diote eta 4.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die bere emazteari eta seme-alabei. Ezingo du haiekin inolako harremanik izan hiru urtetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Auzitegiak urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio gizonezko bati 32 urtean bere emazteari tratu txar fisikoak eta psikologikoak emateagatik eta ondoren, bere bi seme-alabekin jokaera bera izateagatik.

Auzipetuak, halaber, emazteari eta seme-alabei 4.00 euroko kalte-ordaina eman beharko die eta ezingo du haiekin harremanik izan datozen hiru urteetan. Epaiaren arabera, "jarrera tiranoa eta diktatoriala izan" du beti eta "pertsona bezala emaztea ezabatu egiten zuen". Horri "ez duzu ezertarako balio, lanerako baino ez!'' esaten zion.

Batzuetan, gainera, bultzakadak, ostikoak eta muturrekoak ematen zizkion, baina emakumezkoa ez zen behin ere joan osasun zentro batera.

Seme-alabak "umiliatu eta iraindu" egiten zituela azaltzen du idazkiak. Hori horrela, seme gazteenari "ezertarako balio ez zuela sinetsiarazi zion" eta alabak, 25 urte zituela, alde egin zuen etxetik, "horrenbesteko indarkeria eta liskarra ez zituelako jasaten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea