Gizartea -
Osasuna
Gazteen entzumen arazoak handitu Mp3ren erabilera txarragaitk
Osasun agintarien arabera, Mp3 aparatuak "ez dira txarrak", baina haien erabilera txarrak gortasunaz gain belarrietako "zarata" ere sortzen du. EAEko gazteen % 75ek txarto erabiltzen dituzte Mp3ak.
Erredakzioa
Berezitutako sendagileek entzumen arazoak dituzten gazteen kopurua handitu egin dela detektatu dute, Mp3 motako aparatuetan musika gehiegizko bolumenarekin entzuteagatik.
Enrique Rodriguez Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko Otorrinolaringologia Zerbitzuko buruzagiak "Ez ahaztu zure belarriak" kanpaina aurkeztu du, Gaes entzumen zentroak antolatuta.
Rodriguezen arabera, bere arloko medikuek bi egoera mota jasaten dituzte. Batetik, zahartzaroarekin erlazionatutako "defizit fisiologikoa" eta bestetik gazte askok musika oso altu entzuteagatik jasaten dituzten "trauma akustikoak".
Medikuen arabera, , Mp3 motako aparatuak "ez dira txarrak", arazoa "musika gehiegizko intentsitatean" entzuten denean sortzen da. Inkesta batean parte hartu duten gazte euskadunen % 75ek Mp3 era txarrean erabiltzen dutela onartu dute.
"Arazo bakarra, gainera, ez da entzumen galera, zaratak sortzea baizik. Gazte askok zaratak entzuten dituela dio eta hori aparatuek sortzen dute. Gaur ikusten ari gara hori eta aurrerantzean ere ikusiko dugu", adierazi du.
Gortasun arazoak ekiditeko prebentzioa beharrezkoa dela ere azpimarratu dute. Belarri barrenean eragina duenean, entzumena berreskuratzeko aukera gutxi daude eta konponbide bakarra protesia erabiltzea da.