Gizartea -

Katalunian

Milioi bat euroko kalte-ordaina, gurasoei semea kentzeagatik

980.000 euro eman beharko dizkie Generalitateak gurasoei, beraien desintoxikazioa eta familia bateratzeko lana kontuan ez hartzeagatik. Gurasoek ezin izango dute haurra berreskuratu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak 980.000 euroko kalte-ordaina ordaintzera zigortu du Generalitatea guraso batzuei semea kentzeagatik eta adopzioan emateagatik, droga dexintozikazio zentroetan bikoteak izandako garapena kontuan hartu gabe.

Kataluniako Auzitegi Nagusiaren arabera, Generalitateak "arduragabe" jokatu zuen guraso biologikoen gaitasuna aintzat hartu gabe; izan ere, ez zuen inguru egonkorra sortzeko guraso biologikoen gaitasuna kontuan hartu, eta orain guraso biologikoek ezin izango dute haurra berreskuratu.

2000. urtean jazo zen gertaera, guraso biologikoek haurra izan eta jarraian desintoxikazio zentro batean borondatez sartu eta gero; hala ere, Generalitateak beraien egoera "erabat makala eta atzera egin ezinezkoa" jo zuen, eta adingabearen adopzio prozedura hasi zuen; azkenean, beste familia batek adoptatu zuen haurra.

Gurasoen drogazaletasuna eta senideek haurra ezin zutela zaindu ikusita, Generalitateko Umeentzako Arreta Zerbitzuak umeak babesik ez zuela erabaki zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea