Gizartea -
Donostia
Bi urte eta erdiko zigorra, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik
Erasoa iazko abuztuaren 10ean jazo zen, Sagues eta Pasai San Pedro artean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon bat bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote, Donostia eta Pasaia artean emakume bat bortxatzen saiatzeagatik eta hari lapurreta egiteagatik.
Epaiaren arabera, erasoa iazko abuztuaren 10ean jazo zen, 14:30ean. Une horretan, Ghanako gizon bat emakume kanadar bati gerturatu zitzaion Sagues eta Pasai San Pedro artean, eta hainbat galdera egin zizkion, baina biktimak paso egin zuen.
Ondoren, gizona oldartu egin zitzaion, eta motxila eta sakelako telefonoa kendu zizkion.
Emakumeak ostutakoa itzultzea eskatu zion, baina erasotzaileak sexu truke egingo zuela erantzun zion.
Biktimak ezetz esan zuen, eta gizonak arrastaka eraman zuen, bortxatu nahian.
Dena dela, emakumeak irmo egin zion aurre. Horregatik, erasotzaileak bakean utzi zuen.
Gizona atxilotu egin zuten Ulia mendiaren inguruetan.
Epaiketan, akusatuak onartu egin zuen Fiskaltzak eskatutako zigorra.