Gizartea -

Zirkulazioa

Auto-ilarak sortu dira A-8an, Muskizen, atzoko istripuaren ondorioz

Errei bat itxita dago Kantabriako noranzkoan. Errepidea berriro asfaltatu behar dela erabaki dute teknikariek eta horretan dihardute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-ilarak sortu dira A-8an, Muskizen, Kantabriako noranzkoan, atzo bi kamioik eta bi turismok izan zuten istripuaren ondorioz errei bat itxita dagoelako.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atzoko istripuak zirkulazio arazoak sortzen jarraitzen du gaur goizean eta 12:30ean zirkulazioa oso mantso zihoan ezkerreko erreia itxita dagoelako, Kantabriako noranzkoan errei bakarra dagoelako irekita.

Puntu horretan, La Arena zubitik gertu, teknikariek errepidea berriro asfaltatu behar dela erabaki dute eta horretan dihardute orain. Hori horrela, erreia goiz osoan egon liteke itxita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea