Gizartea -

Bilboko tailer batean izandako sute ikusgarria, kontrolpean

Tailerra kiskalita geratu da. Ez da inor zauritu, baina emakume batek antsietate-krisi bat izan du. Suak izugarrizko kea eragin du, Bilboko hainbat tokitatik ikusi ahal izan dena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon autoak desegiteko enpresa bat kiskali duen sute izugarria kontrolpean dute suhiltzaileek. Ezbeharraren ondorioz ez da zauriturik izan.

Bilboko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, sutea 10:50 inguruan piztu du enpresaren pabilioi batean eta kalteak eragin ditu bertan eta alboan dagoen egurgintza konpainia bateko teilatuan. Aipatu tailerra San Inazio auzoan kokatuta dago, Elorrieta bihurgunearen ondoan, Nemesio Mogroviejo kalean. Kiskalitako tailerraren jabeak azaldu duenez, irratiaren bidez izan dute sutearen berri. Oraindik ez dakite sua zerk eragin duen. Sutearen ondorioz, ke handia izan da, Bilboko puntu ezberdinetatik ikus zitekeena.

Lekuko baten arabera, tailerreko langileak sua itzaltzen ahalegindu dira, sugarrak kontrolatu ezin zituztela ikusita, alde egin dute eta inor ez da zauritu. Alabaina, osasun zerbitzuetako langileek emakume bat artatu behar izan dute, antsitate-krisi bat izan duelako.

Sutearen ondorioz, inguruko pabilioiak jendez hustu behar izan dituzte eta zenbait kale itxi egin dituzte. Etxebizitzetatik bizilagunak ateratzea, baina, ez da beharrezkoa izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea