Itxi

2016/09/21

18:41

Gizartea

2016ko Golardoak

Nobel Sarien astea heltzear da

eitb.eus

Suediako Akademia urriaren 3an hasiko da aurtengo irabazleak jakinarazten.

  • Siriako Laukotea, Bakearen iazko Nobel saria jasotzeko ekitaldian. EFE

    Siriako Laukotea, Bakearen iazko Nobel saria jasotzeko ekitaldian. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Udazkena hemen da jada eta horrek esan nahi du Nobel Sarien astea ere heltzear dela. Suediako Akademiak eta Norvegiako Nobel Batzordeak bi asteren buruan, urriaren lehen astean, iragarriko ditu golardoen irabazleak.

Hain zuzen ere, hauek dira aurtengo Nobel Sarien irabazleak ezagutarazteko datak:

- Urriak 3, astelehena: Medikuntza edo Fisiologia

- Urriak 4, asteartea: Fisika

- Urriak 5, asteazkena: Kimika

- Urriak 7, ostirala: Balea

- Urriak 10, astelehena: Ekonomia

- Urriak 13, osteguna: Literatura

Iazko irabazleak hauek izan ziren:

- Medikuntza: William C. Campbell eta Satoshi Omura, parasitoek eragindako infekzioei buruz egindako lanengatik.

- Fisika: Takaaki Kajita eta Arthur B. McDonald, neutrinoek masarik ez dutela erakusteagatik.

- Kimika: Tomas Lindahl, Paul Modrich eta Aziz Sancarr, DNAri buruzko ikerketengatik.

- Literatura: Svetlana Alexievich.

- Bakea: Tunezi buruzko Laukotea, herrialdean demokrazia ezartzen laguntzeko egindako lanagatik

- Ekonomia: Angus Deaton, kontsumoari, ongizateari eta pobreziari buruz egindako azterketagatik.

Sariak abenduaren 10ean entregatuko dituzte, urtero bezala, egun hori Alfred Nobel asmatzailearen heriotzaren urteurrena delako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;