Gizartea -
Gertakaria Santanderren
Kontuz ibilgailuaren 'airbag'arekin
Gizonezko batek begiak mindu ditu, manipulatzen ari zen 'airbag'ak eztanda egin ostean. Ibilgailuetako aire-poltsak lehergai apur batekin betetzen dira.
Erredakzioa
Gizonezko bati ''airbag''ak eztanda egin dio eta begiak zauritu ditu, suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
Ezbeharra atzo gauean gertatu zen, Santanderren, gizonezkoa ibilgailu baten aire-poltsa manipulatzen ari zenean.
Gizonezkoaren bizilagun batek ohartarazi zituen larrialdietarako zerbitzuak, eraikinean leherketa bat izan zela entzun zuenean.
Suhiltzaileak etxebizitzara bertaratu zirenean, ''airbag''a irekitzeko erabiltzen den mekanismoak egin zuela eztanda egiaztatu zuten. Aipatzeko da, ibilgailuetako aire-poltsak lehergai apur batekin betetzen direla.