Gizartea -
Ikusmen-urritasuna
Produktuei etiketa brailleraz jartzea sustatuko du Gobernuak
Elikadura produktuen etiketetako letren gutxieneko tamaina 1,2 milimetrotakoa izatea zehazten du egitasmoak.
Erredakzioa
Trinidad Jimenez Osasun ministroak, irailean Ministroen Kontseiluan zenbait produktuei etiketa brailleraz jartzea sustatzeko dekretua aurkeztuko dutela aditzera eman du, adibidez, errakuntza eragin dezaketen lixiba botilak eta xanpukoak.
Produktu guztiei jarriko ez zaien braillerazko etiketa horri esker, ikusmen-urritasuna duten pertsonek errazago egingo dituzte erosketak.
Elikadura produktuen etiketetako letren gutxieneko tamaina 1,2 milimetrotakoa izatea zehazten du egitasmoak. Lehen "irakurgarria" zen neurria eduki behar zutela adierazten zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea