Gizartea -

Nafarroako Parlamentua

Atzera bota dute PSNk abortua bermatzeko egindako proposamena

Hasieran batean babes nahikoa zuen aurrera egiteko, baina ez du lortu Nafarroa Baiko lau parlamentari bertaratu ez direlako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du, lau parlamentari falta zirelako, PSNk abortua Foru Erkidegoan bermatzeko egindako proposamena. 1990eko Osasunaren Foru Legea aldatzea proposatzen zuen PSNk.

Hasiera batean babes nahikoa zuen zuzenean eta irakurketa bakarrean tramitatzeko, PSNren eta Nafarroa Bairen 12na botoekin eta NEBren bi botoekin. Kontra agertu izan dira UPNren 22 parlamentariak eta CDNren biak.

Baina azken momentuan, Nafarroa Bairen lau parlamentarik eta UPNren parlamentari batek huts egin dute ez dute botaketan parte hartu. Hori horrela, sozialisten proposamenak aldeko 22 boto eta kontrako 23 jaso ditu, beraz, lege proposamena ez dute osokoan eztabaidatuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea