Gizartea -

Eusko Legebiltzarrean

Euskara erabiltzen ez duten saltokiei isunik ez jartzea onartu dute

Ibarretxeren Gobernuak onartutako dekretua uztailaren 17an egongo zen indarrean eta 3.000 eta 600.000 euro bitarteko isunak ezartzen zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "errealitate soziolinguistikoak horrela gomendatu arte" zigorrak atzeratuko zituen berri eman ostean, Legebiltzarrak aurrepauso bat eman du Hizkuntza Eskubideen Dekretua bete behar duten saltokiei isunak kenduz.

Hain zuzen, PSEk eta PPk aldeko boza eman duten bitartean, EAJ eta EB saltokiek euskarazko arreta eskaintzearen edota errotulazioa jartzearen aurka agertu dira, eta UpyDk abstenitu egin da. Ganbarak horrela, "kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak babesteko eta sustatzeko beharrezko arauak" aldatzea eskatzen dio Jaurlaritzari.

Dekretu hori -2003ko legea osatzen zuen eta Ibarretxeren Gobernuak onartu zuen 2008an- uztailaren 17an egongo zen indarrean eta 3.000 eta 600.000 euro bitarteko isunak ezartzen zituen.

"Urtebeteko atzerapena"

Egitasmoak, gainera, araudiaren aldaketak onartu bitartean, saltokiei isunak jartzeko "urtebeteko atzerapena" ezartzea eskatzen dio Exekutibo autonomoari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea