Gizartea -

Umore Jaialdia

Ja! Bilbao jaialdiaren zazpigarren edizioa asteazken honetan hasiko da

Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren egitaraua irailaren 28tik urriaren 9ra gauzatuko da, Bilboko hainbat espaziotan.

Ja! Bilbao jaialdiaren zazpigarren edizioa. Argazkia: www.jabilbao.com
Ja! Bilbao jaialdiaren zazpigarren edizioa. Argazkia: www.jabilbao.com
Ja! Bilbao jaialdiaren zazpigarren edizioa. Argazkia: www.jabilbao.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan, irailak 28, Ja! Bilbao, Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren zazpigarren edizioa hasiko da. 12:00etan izango da inaugurazio ekitaldia, ‘MAX Panoptica 1973-2016’ erakusketaren irekierarekin, Zabalgunea eraikinean. Arratsaldez, Max ezizenez ezaguna den marrazkilariak hitzaldi bat eskainiko du. Bertan, bere estiloa definitzen duten ibilbidearen nondik norakoak azalduko ditu, eta, hitzaldiaren ondoren, marrazkilariak bere liburuen aleak sinatuko ditu.

`MAX Panoptica 1973-2016’ erakusketa, ilustratzailearen obsesio eta erreferente artistikoen eta literarioen inguruan dihardu. Krisi sozialaren testuinguruan, sormen artistikoaren balioa tresna eraldatzaile moduan zalantzan jartzen duen narratibaren rola ulertzen laguntzen du. Sarrera doakoa da, eta erakusketa hori urriaren 23ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.

Ja! Bilbao 2016 jaialdiak gai monografikorik ez duen arren, zuzentasun politikoa eta umore librearen lotura izango da gai ofiziosoa. Beste alde batetik, Elvira Lindo idazleak adierazpen-askatasunari buruzko “Emakume desegokia” bakarrizketa prestatu du.

Halaber, Patricio Pron eta Adam Soboczynski “bertutearen bizioaz” arituko dira, jatorriz poloniarra den eta alemanez idazten duen egilearen liburuan oinarrituta. Marta Sanz, Edu Galán eta Manuel Rodríguez Rivero berriz, umorearekin ezinbestean lotuta dagoen gaiaz arituko: ‘Satira’. Bestalde, Joaquín Reyesek eta Ernesto Sevillak zuzentasunetik urrun egoten jarraitzen dutela erakutsiko dute, ‘La hora chanante’ eta ‘Muchachada Nui’ saioetan erakusten zuten umorearekin.         Guillermo Altaresek, ‘Brújula’ eleberriari esker azken Goncourt Saria irabazi duen Mathias Enard elkarrizketatuko du, liburu horren gaztelaniazko bertsioaren edizioa dela eta.  Mercedes Cebrianek, ‘Instrumental. Memorias de música, medicina y locura’ liburua eta pianoarekin eskaintzen dituen kontzertu birtuosoak eta informalak direla eta ezagun egin den James Rhodes elkarrizketatuko du. Horrez gain, musikariak zenbait musika pieza eskainiko dizkie ikus-entzuleei. ‘Trikitixa eta poesixa’ Kepa Junkeraren musikaren eta Miren Agur Meaberen poesiaren arteko fusioa da.       Francisco Ricok eta Luis Alberto de Cuencak ‘Umorea Cervantesengan eta Shakespearengan’ gaiari buruz egingo dute berba. Pilar Adón, Jon Bilbao eta Sara Mesa, maltzurra dena ikustean umore berezia erakusten duten hiru idazle dira. ‘Umore maltzurra’ solasaldian, euren lanetan eta atsegin dituzten beste egile batzuenean dagoen umore horri buruz hitz egingo dute. Rosa Maria Calafek eta Javier Revertek mundu osotik bidaiatu dute, eta hainbat aldiz, umorez aurre egin beharreko zailtasunak aurkitu dituzte ‘Umorearekin maletan’ ekitaldian horri guztiari buruz arituko dira.    Jaialdiko bigarren erakusketa René Maltêten izango da.  2000. urtean hil zen argazkilari frantses horrek eguneroko bizitzan jaso zituen argazkien aukeraketa izango da. BBK Aretoan egongo da ikusgai irailaren 29tik urriaren 8ra.

Bestalde, dagoeneko finkoa bilakatu den ‘umorezko hamar sekuentziarik gustukoenak” sekzioaz Imanol Uribe euskal zuzendaria arduratuko da aurten. Zinemarekin jarraituz, ‘Umorezko sekuentzia txarrenak” atalean, Félix Linaresek eta Juan Basek, zineko sekuentzia txarrenen euren aukeraketaz egingo dute berba jendearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Artea albisteak Barre bideoak Azken kultur albisteak Gaurko azken orduko albistea