Gizartea -

2.483 inkesta

Langabezia, herritarren kezka nagusia, CISen arabera

Arazo ekonomikoak eta politikoak dira herritarren hurrengo ardurak. Terrorismoa seigarren postura jaitsi da, inmigrazioaren eta segurtasun ezaren atzetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

% 79,9 herritarrentzat langabezia kezka nagusia izaten jarraitzen du, CIS ikerketa soziologikoen zentroaren arabera.

Arazo ekonomikoak (% 50,9) Espainiako herritarren arduren bigarren postuan agertzen dira.

Ardura gutxiago politikoengan eta iruzurrarengan

Hirugarren tokian politikariak (% 18,9) agertzen dira, langabeziatik eta arazo ekonomikoetatik urrun.

Iruzurraren gaineko kezkak (% 4,4k aipatu dute) bost puntu egin du behera, hamargarreneraino; izan ere, joan den hilabetean ''Gurtel auzia''ri buruzko informazio ugari kaleratu zen. Zortzigarren postuan Gobernua eta alderdi politikoak daude % 5,6 botorekin.

Terrorismoak egin du behera eta seigarren postuan kokatu da

Inmigrazioa (% 14,1) laugarren postuan mantentzen da; bosgarrenean segurtasun ezak (% 9,7) terrorismoari (% 9,2) aurre hartu dio. Zazpigarren kezka etxebizitza (% 7) izan da berriro ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea