Gizartea -

Lan istripua

Langile bat hil da Seguran, basolanak egiten ari zela

Adar bat gainera etorri zaio 39 urteko gizonezkoari, eta bertan hil da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da gaur eguerdian Seguran (Gipuzkoa), basolanak egiten ari zela, adar batek eragindako zaurien ondorioz.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 12:00etan izan dute basolanetan ari zen gizonezko batek izandako istripuaren berri.

Bertaratutako medikuek biktimaren hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Errumaniako 39 urteko gizasemea da hildakoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa