Gizartea -

Nafarroa Beherea

Onddo biltzaile bat hil da Lekunberrin, eroriko baten ondorioz

Asteazken goizaldean aurkitu dute 67 urteko Lakarrako bizilagunaren gorpua, zuhaitz baten ondoan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

67 urteko onddo bilatzaile bat hil da Lekunberrin, Nafarroa Beherean, eroriko bat izan ostean.

Sud Ouest egunkariaren arabera, gendarmeek zuhaitz baten ondoan, Donibane Garazitik gertu, topatu dute Lakarrako gizonezkoaren gorpua asteartetik asteazkenera bitarteko gauean.

Lekunberri inguruan onddoak bilatzen ari zen gizonak erorikoa izan zuen Ahuzkiko ostatuaren eta Iratiko txaleten artean.

Gizona bakarrik joan zen mendira eta, itzultzen ez zela ikusita, haren senideek jendarmeengana jo zuten. Bilaketa lanak hasi ostean, 22:00ak aldera aurkitu zuten gizonezkoaren hilotza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Gaurko azken ordukoa Nafarroa Behereko berriak