Gizartea -
Ezbeharra
Atleta bilbotar bat hil da Alonsotegiko Herri krosa bukatu ostean
Kirolaria, 43 urtekoa, lurrera jausi da helmuga zeharkatu eta antolakuntzak banatutako sariak jaso eta gero.
Erredakzioa
Atleta bizkaitar bat hil da lurrera jausi eta 45 minutura Alonsotegiko Herri Krosako 6 kilometroak korrika egin ostean.
Juan Carlos Miravalles Saiz, 43 urtekoa eta Bilbokoa, lurrera jausi da beteranoak A kategorian (40-45 urte) helmuga zeharkatu eta antolakuntzako opariak jaso dituenetik minutu gutxira.
Berehala artatu dute, bertan zegoen anbulantzia batetik hamar bat metrora jausi egin baita. Lekuan bere egoera txarra baieztatu eta gero, Babes Zibileko hainbat kidek hartu eta ospitalera eraman dute. Han, hil egin dela berretsi dute medikuek.
Antolatzaileek, heriotzaren berri izan dutenean, sari eta golardo banaketa eten egin dute. Geroago, minutu bateko isilunea egin eta bertan zeuden guztiek txalo bero bat eskaini diote atletari.