Gizartea -

Epaiketa

10 urte eskatu dituzte emazteari eta alabari HIESa kutsatzeagatik

Fiskalaren arabera, auzipetuak sexu-harremanak izan zituen bere bikotearekin gaixotasuna zuela esan gabe, GIB zuela jakin arren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emaztea eta ondoren izan zuten alaba, HIESarekin kutsatu zituen gizon batek 10 urteko kartzela-zigorrari aurre egin beharko dio astelehenean izango den epaiketan.

Fiskaltzaren arabera, auzipetuak bikote harreman bat hasi zuen 1996. urtean, 19 urteko gazte batekin, GIBa zueka eta antigorputzak zituela jakinda.

Bikoteak sexu harremanak izan zituen babes neurririk gabe, eta akusatuak ez zion bikotekideari inoiz esan gaixotasuna zuela aitortu.

Gaztea haurdun geratu zen 1997. urtean eta denbora gutxi igaro ostean, gaixotu egin zen. Ospitalean egon zenean, medikuek haurrak IHESa zuela jakin izan zuten, aitak eta amak ere bai.

Fiskalaren arabera, une horretan ere auzipetuak ez zion bikotkideari gaixorik zegoela zekiela aitoirtu eta 1999. urtean ezkondu egin ziren, lau urte igaro ostean dibortziatu ziren.

Fiskaltzak 10 urtean zehar haurraren guraso-agintea ukatzea eskatu du, gainera, emakumearentzat 110.000 euro eta haurrarentzat 16.000 euro eskatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea