Gizartea -

Indarkeria Matxista

Emakume bat hil dute labankadaz Avilan

Gizonezko bat atxilotu dute, hiltzailea delakoan. 32 urteko emakumea bere etxebizitzan hil zuten, atzo, Arevalo herrian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko emakume bat (M.B.M.) hil zuten atzo labankadaz Arevalo herrian, Avilan. Ikerketaren iturriek eta Gaztela Leongo Larrialdi Zerbitzuek esan dutenez, emakumeen aurkako indarkeria kasua izan liteke, zantzu guztien arabera.

Cedro kaleko etxebizitza batean gertatu zen erasoa atzo gaueko 23:00etan. Udaltzaingoa, Guardia Zibila eta Sacyleko sendagileak bertaratu ziren arren, hilda zegoela baieztatu baino ezin izan zuten egin. Konortea galduta zegoen, eta labanaz egindako zauriak zituen.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea