Gizartea -
Nafarroa
Lau lagun zauritu dira Etxalarren izandako auto-istripuan, bi larri
N-121-A errepidean gertatu da ezbeharra, 59. kilometroan.
Agentziak | Erredakzioa
Lau pertsona zauritu dira igande honetan Etxalarren (Nafarroa) bi autok talka eginda; horietako bi larri daude.
Foruzaingoak esan duenez, N-121-A errepideko 59. kilometroan izan da istripua. Oronozko suhiltzaileak, larrialdietako zerbitzuak eta Nafarroako Gobernuko helikopteroa bertaratu dira biktimak artatu eta ospitalera eramateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea