Gizartea -

Araba Encounter III

Araba Encounterrek 845.000 giga datu mugitu ditu hiru egunetan

Antolatzaileen arabera, aurten Araba Encounter oso arrakastatsua izan da, 2.000 lagun bertaratu baitira Openguneko standetara, aurreikusitakoaren bikoitza.

Araba Encounter 2016
Araba Encounter 2016
Araba Encounter 2016

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba Encounterreko parte-hartzaileek 845.000 giga datu mugitu dituzte 3 egunetan Iradier Arenan. Antolatzaileek modu positiboan baloratu dute hiru egun iraun duen topaketa, eta, batez ere, arte digitaleko lanen kalitatea azpimarratu dute.

2.000 lagunek (erdiak espero zituzten) bisitatu dituzte Openguneko standak, azken berrikuntza teknologikoak ezagutu dituzte eta tailerretan hartu dute parte.

Zezen-plaza punta-puntako gune teknologiko bihurtzeko, 8,8 kilometro kable eta 34 switch erabili dituzte. Euskaltelek egindako inbertsioari esker, bertan jarri dituzten 400 ordenagailuek segundoko 10 gigako abiaduran deskargatu dituzte datuak.

Topaketa teknologikoaren hirugarren edizio honetan, parte-hartzaileen “gaitasun tekniko handia” nabarmendu dute antolatzaileek. Aurten, 3Dko inprimaketaren inguruko tailerrak eskaini dira hardware sailean, eta parte-hartzaileek abenturen demoak probatu dituzte errealitate birtualaren ingurukoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Gasteiz Gaurko azken orduko albistea