Gizartea -

Perretxikoak

Bilboko Udalak perretxikoak identifikatzeko zerbitzua abian jarri du

Zerbitzua azaroaren 29ra arte egongo da erabiltzeko moduan, astelehenetan eta asteartetan, 09:30etik 11:30era, Osasun eta Kontsumo Sailean.

Perretxikoak. Argazkia: EiTB
Perretxikoak. Argazkia: EiTB
Perretxikoak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak perretxikoak ezagutzeko zerbitzua abian jarri zuen atzo Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitzan, eta perretxiko zaleek bertara joan eta bildutakoa identifikatzeko aukera izango dute azaroaren 29ra bitartean. Egitasmo horren helburuan intoxikazioak saihestea da.

Zerbitzua azaroaren 29ra arte egongo da erabiltzeko moduan, astelehenetan eta asteartetan, 09:30etik 11:30era, Osasun eta Kontsumo Sailean.

Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak urtero eskaintzen duen zerbitzua da eta gaur horri buruzko xehetasunak eman dituzte Yolanda Diez Osasun eta Kontsumo zinegotziak eta Alvaro Chirapozu Elikagaien Ikuskaritzako Udaleko buruak kazetarien aurrean.

Diezen esanetan, urtero arrakasta handia izaten du zerbitzu horrek eta iaz, esaterako, 567 pertsonak erabili zuten.

Osasun eta Kontsumo Sailak bildutako perretxiko mota bakoitzaren ale bat baino gehiago eramatea eta beste aleekin nahastu gabe izatea gomendatzen du.

Bestalde, garatutako aleak eta egoera onean daudenak bakarrik biltzea gomendatzen du. Gainera, Udalaren esanetan, komeni ei da perretxikoak bildu dituen pertsona joatea Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitzara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Gizartea Eguneko albisteak