Gizartea -
Generalitatea
Espedientea ireki diote homosexualak 'sendatzen' zituen klinika bati
Homosexualei tratamendu psikiatrikoa ematea eta pilulekin eta psikoterapiarekin tratatzea, buruko osasun planaren kontra doala uste du Gobernuak.
Erredakzioa
Generalitatearen Osasun departamenduak espedientea ireki dio Tibidabo Poliklinikari homosexualitatea gaixotasun bezala, pilulekin eta psikoterapiarekin, tratatzen ote duen argitzeko.
Osasun departamenduko bozeramaile batek azaldu duenez, jarduera psikiatriko horiek noraino iristen diren jakin nahi dute, izan ere, Generalitatearen buruko osasun planaren kontra doazela uste dute, bertan ez baita gaixotasuntzat jotzen homosexualitatea.
Osasunaren Mundu Erakundeak 1990ean erabaki zuen homosexualitatea ez zela gaixotasuna.
Tibidabo Poliklinikara joaten diren homosexualek pilulak eta psikoterapia jasotzen dituzte, sexu bereko pertsonekiko sexu desioa gutxitzeko helburuarekin.