Gizartea -
akordioa
TMBk sei hilabeteko greba amaitu du
ELA sindikatuaren arabera, lan hitzarmen berria hurrengo lau urtetarako izango da eta langileentzat lan baldintza hobeagoak lortu dira.
agentziak | erredakzioa
TMBko langileen ordezkariek lan hitzarmenaren inguruan akordioa lortu dute enpresarekin, eta ondorioz, sei hilabeteko grebarekin amaitu dute.
ELA sindikatutik esan dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak langileak miseriara kondenatu zituen Hondakin Biologikoen Tratamendu Mekanikoaren plantaren gestioa azpikontratu eta gero. Langileak estatuko lan hitzarmenaren menpean zeunden urtero 14.000 euroko soldatak kobratuz eta 1.780 ordu lan eginez.
Lan hitzarmen berrian aldiz, urtero 1.672 lan ordu eta 26.000 euroko soldata kobratuko dute. Lau urtetan gainera, 4.500 euroko soldata igoera ere izango dute.