Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek sexu-erasoa jasan du Durangoko jaietan

Erasoa urriaren 12an izan zen, goizaldean. Elkarretaratzea deitu dute larunbaterako, eta tabernek ordu erdiz itxiko dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek sexu-erasoa salatu du Durangon, Bizkaia, bertako jaietan. Erasoa urriaren 12an izan zen, 05:00etan, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Durangoko Udaleko Berdintasun Kontseiluak eta Batzordeak gaitzetsi egin dute emakumeen kontrako edozein indarkeria, ‘’fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala zein pribatasunaren kontrakoa’’.

Biktimari elkartasuna adierazi diote eta ‘’Udalaren baliabide guztiak’’ bere eskura jarri dituzte.

Halaber, herritarrei dei egin diete erasoa saltzeko larunbatean egingo duten elkarretaratzea parte-hartzera. Andra Marin izango da, 20:00etan.

Horrez gain, iragarri dute tabernek eta establezimenduek itxi egingo dutela, protesta gisa, 23:30etik 00:00etara.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Durango Gaurko azken orduko albistea