Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bere bikotekidea hil du labankadaz Sevillan
Ahalegindu diren arren, larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin eta emakumea hil egin da.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilaren baieztatu duenez, gizon bat atxilotu dute larunbat honetan Olivares herrian (Sevilla), ustez bikotekidea labanaz hiltzeagatik.
112 larrialdi-zerbitzuetako iturrien arabera, 12:50ean bizilagunen zenbait dei jaso dituzte gizon batek emakume bati labanaz eraso egin diola abisatzeko. Primero de Mayo kalera joan dira larrialdi zerbitzuak, Guardia Zibila eta Udaltzaingoa.
Erretiratutako agente batek ohartarazita, hiru patruila bidali dituzte, eta indarkeria matxista kasua izan dela baieztatu dute, baita emakumea labankadaz hil dutela ere. Bi seme-alaba dituzte.
Larrialdi-zerbitzuak emakumea suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin. Ustezko hiltzailea Salteras herrian atxilotu dute.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.