Gizartea -

San Mames aurrean

Balaztarik gabe zihoan auto batek talka egin eta su hartu du Bilbon

Balaztarik gabe zihoan eta, autoa gelditu ahal izateko, panel batek kontra jo du. Ibilgailua erabat kiskalita geratu da, baina gidaria onik irten da.

Su hartu duen autoaren irudia. Argazkia eitb.eus
Su hartu duen autoaren irudia. Argazkia eitb.eus
Auto batek su hartu du Bilbon, San Mameseko sarreran

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balaztarik gabe zihoan auto batek panel baten kontra jo eta su hartu du astearte honetan Bilbon, San Mames aurrean izan den istripuan. Ibilgailua gelditu ezinik, gidariak panel baten kontra egin du autoa gelditzeko, eta orduan hartu du su. Ibilgailua erabat kiskalita geratu da, baina 70 bat urteko emakumea onik irten da, Bilboko Udaltzainen iturriek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 17:40an da. Ford Focus ibilgailua A-8 errepidetik zetorren, Santanderretik, balaztek kale egin dutenean. Bide horretan gidariak beste ibilgailu batekin egin du talka, baina autoak aurrera egin du. Orduan, panel baten kontra egin du, nahita, eta orduan hartu du su autoak. Emakumeak, baina, lortu du ibilgailutik jaistea, onik.

Hainbat gidarik beren ibilgailuak gelditu dituzte eta saiatu dira sua itzaltzen. Ondoren, suhiltzaileak bertaratu dira, eta lortu dute erabat itzaltzea. Bilboko Udaltzainak eta Ertzaintzako agenteak ere bertaratu dira.

Istripuak ke handia eragin du eta bidea moztu behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Bilbo berriak Gizartea albisteak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Gaurko azken ordukoa