Gizartea -

Gipuzkoa

Lau urteko kartzela-zigorra, mutiko bati sexu-abusuak egitea egotzita

2014ko abenduaren 20an izan zen erasoa, etxean inor ez zenean. Mutikoaren arreba etxean sartu zenean, osabak nebari eraso egiten ari ziola ikusi zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati, bere ilobari sexu-abusuak egitea leporatuta. Mutikoaren ama lanera joan behar zuela aprobetxatuz, osabak adingabea logelara sartu zuen eta eraso egin zion.

Epaiaren arabera, 2014ko abenduaren 20an izan zen erasoa. Astebururo bezala, zortzi urteko mutikoaren ama lanera joan zen, inguruko taberna batera. Etxetik irten aurretik, baina, umeari afaria prestatu ziezaion eta, ondoren, oheratu zezan eskatu zion bere nebari.

Etxean inor ez zenean, mutikoa logelara sartu zuen eta gorputzeko atalak ukitu zizkion. Era berean, bera laztandu zezan agindu zion umeari.

Mutikoaren arreba etxean sartu zenean, osabak nebari eraso egiten ari ziola ikusi zuen.

Gizonak “eskizofrenia paranoidea” duela dio idatziak, baina zortzi urteko mutikoari eraso egin zionean horrek ez zuela inolako eraginik izan argitzen du.

Horrenbestez, sexu abusuen delitua leporatu dio Gipuzkoako Auzitegiak gizonari. Zehazki, lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio, eta biktimarengana ez hurbiltzeko agindua eman dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Delituak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Nerabezaroa albisteak