Gizartea -

Sutea Bilbon

Suak sei hektarea kiskali ditu Enekuriko Banderas mendian

Kearen ondorioz arazoak izan ziren Bilborako sarreran, Enekurin, eta errautsak inguruan dauden Deustu, Matiko eta Uribarri auzoetaraino iritsi ziren.

Sutea Enekuriko Banderas mendixkan. Argazkia: eitb.eus
Sutea Enekuriko Banderas mendixkan. Argazkia: eitb.eus
Enekuriko Banderas mendian piztutako sutea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, asteartea, arratsaldean 18:00ak inguruan, Enekuriko Banderas mendian (Bilbon) piztutako sutea itzali dute suhiltzaileek.

19:00ak aldera sua kontrolpean hartu zutela zirudien arren, Fatima ikastolaren ondoan sugarrak piztu ziren eta, ondorioz, suhiltzaileek gauerdira arte lanean jarraitu zuten, garrak erabat itzali arte.

Sugarrek sei hektarea inguru kiskali zituzten, baina inguruan bizi diren lagunek ez zituzten euren etxeak utzi behar izan.

 

 

Banderas mendixka bat da, sastrakaz inguratuta dago eta ez dauka zuhaitzik goiko magaletan.

Kearen ondorioz arazoak izan ziren Bilborako sarreran, Enekurin, eta Udalak bertatik ez zirkulatzeko gomendatu zuen.

Gainera, errautsak inguruan dauden Deustu, Matiko, Uribarri edo Castaños auzoetaraino iritsi ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa