Gizartea -

Hainbat lapurreta egin dituzte

Bikote bat atxilotu dute Donostian, adinekoei dirua lapurtzeagatik

Aste honetako asteartean, 86 urteko emakume bati 260 euro lapurtu zizkioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizonezko bat eta 35 urteko emakumezkoa atxilotu ditu Ertzaintzak Irunen, Donostian hainbat adinekoei dirua lapurtzeagatik. Izan ere, aste honetako asteartean azken lapurreta egin zuten. Donostiako Alde Zaharreko kutxazain batean dirua atera ondoren, 86 urteko emakume baten atzetik joan ziren lapurrak.

Etxera sartu behar zenean, atxilotuak igogailuan emakumearekin sartu, eta biktimari kreditu txartela eta nortasun agiria kendu egin zioten. Txartel horrekin, ordu batzuk geroago, 260 euro lapurtu zizkioten kontu korrontetik. Ondoren, arratsaldeko 15:30etan, Ertzaintzak bikotea aurkitu zuen, N-1 errepidetik zihoanean. Poliziek autoa gelditu, eta gainean 300 bat euro zeramatzatela ikusi zuten. Antza, lapurtutako urrezko bitxiak salduta lortu zuten diru kopuru hori. Ertzaintzak bikotea atxilotzea erabaki zuen. Ondoren, agureari lapurtutako NANa eta kreditu txartela berreskuratu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea